Edukira joan

Güstrowko jauregia

Koordenatuak: 53°47′27″N 12°10′37″E / 53.79084°N 12.17706°E / 53.79084; 12.17706
Wikipedia, Entziklopedia askea
Güstrowko jauregia
Staatliches Museum Schwerin
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernRostock barrutia
Alemaniako hiri-udalerriGüstrow
Koordenatuak53°47′27″N 12°10′37″E / 53.79084°N 12.17706°E / 53.79084; 12.17706
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1558
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea

Güstrowko jauregia (alemanez: Schloss Güstrow) Pizkunde garaiko eraikina da. Güstrown dago, Rostock barrutiaren hiriburua, Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan. Gaur egun museoaren eta kulturgunearen erabilera ematen zaio. Ulrich III.ak 1558an eraiki zuen. Güstrowren hiri zaharretik eta harresietatik gertu dago. Jauregiak XVI. mendeko apaingarriak erakusten ditu. Ondoan, Barroko estiloko zaindariaren etxea dago.[1]

Güstrow jauregia 1635 baino lehen. Matthäus Merianen marrazkia.

Pizkundeko jauregi hau Erdi Aroko beste baten gainean egin zen. Ulrich III.ak 1558an eraiki zuen. Franciscus Pahr maisu-eraikitzailea izan zen, estilo desberdinak nahastuz: italiarra, frantsesa eta alemana; ezaugarri hau berritzailea izan zen oso.

1657an, Gustavo Adolfo, Güstrowko azken dukea, Charles Philippe Dieussart arkitektua kontratatu zuen. Helburua jauregiari aire modernoago ematea zen. Garai horretan zaindariaren etxea eta jauregiko zubia eraiki ziren, biak barrokoko estiloan. 1817tik 1950era, dukearen kontrola amaituta, etxalde moduan Mecklemburgoko langileei ostatu emateko erabili zen. 1963tik 1978ra jauregia berreskuratzeko lanak aurrera eraman ziren, berriro ere eraikinari jatorrizko handitasuna emateko.

Jauregiak laukizuzen itxura du. Güstrowko leinua Magdalena Sybillaren heriotzarekin gertatu zen eta, ondoren, altzariak beste tokietara eraman ziren. Eraikinaren alde batean ondo kontserbatuta dauden margolan flamenkoarrak ikus daitezkeen. Halaber, ondo kontserbatutako antzokia dago eta bertan ere margolan interesgarriak ikus daitezke. Jatorrizko estukoko sabaiak ere oso ondo daude. Interesgariak direa ere Oturuntzen gelan gordetzen diren ehiza-eszenak, grabatzaile herberetarren kobrez egindako lanetan oinarrituta. Badira ere Erdi Aroko logelak eta haietan garaiko objektuak erakusten dira. Azpimarratzekoak dira Lucas Cranach Zaharraren margolanak harrerako logeleetan.

Jauregiaren inguruan oso lorategi zaindua ezagutu daiteke.

Museoak Elixabete Sofia Mecklenburgekoaren familiarekin lotutako erakusketa finkoa erakusten du.[2] Halaber, kontzertuak eta beste erakusketak antolatzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Güstrowko jauregia Aldatu lotura Wikidatan